miércoles, 25 de febrero de 2015

(bonolaguntzak) 1. ''Zuk zergatik ez?''



Bonolaguntzekin ateratako dirua apirilean inprimatuko ditugun bi liburuen gastuetara bideratuko da:
-gure Ildo Teorikoa, momentu honetan martxan dagoen eztabaida prozesuaren ondorio, dohainik banatuko dena.
-''Marxismoa eta nazional auzia'' (Stalin, 1913), gure liburuxken Klasikoak bildumako lehenengoa, non komunismoaren lan teorikoak euskaraz argitaratuko ditugun.

Bonolaguntzak eskuratzeko:

(dagoeneko ez daude eskuragarri)

(propaganda) 2. pegata: ''Zuk zergatik ez?''


martes, 24 de febrero de 2015

''Manifiesto de San Andrés'' (EAE-ANV, 1930)

FORMAKUNTZA

Txosten historikoak




Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV), 1930

''Manifiesto de San Andrés'' PNV bezala berriro batuko ziren Comunión Nacionalistatik nagusiki eta Aberritik ateratako hainbat militante kritiko (eta independiente ere) abertzale eta ezkertiarrek eratutako Eusko Abertzale Ekintza – Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV) alderdiaren sortze manifestua da, Bilbon (Bizkaia) 1930eko azaroaren 30ean sinatuta.

lunes, 23 de febrero de 2015

''Boltxe entrevista a Antxon Gómez'' (Antxon Gomez, 2015)

GAUR EGUN EUSKAL HERRIAN

Elkarrizketak




Antxon Gomez, 2015


Boltxe kolektiboak EAE-ANVko militante historiko den Antxon Gomezi egindako elkarrizketa da, bere alderdiaren ilegalizazioa eta bertako hainbat militanteen (bera barne) 10 urteko espetxe zigorra eskatuko duen epaiketaren harira, 2015eko otsailaren 19an bere weborrian argitaratua.

jueves, 19 de febrero de 2015

''Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora'' (Friedrich Engels, 1880)

FORMAKUNTZA

Komunismoaren klasikoak



Friedrich Engels, 1880

''Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora'' Friedrich Engelsek (1820-1895) bere ''Eugen Duhring jaunak zientzian egindako subertsioa'' (1878) lanaren, geroago ''Anti-Duhring'' bezala ezagututa, hautatutako hiru kapitulu osatzen dute, bere egileak berak berrikusiak.

Hau, Federiko Engels Fundazioaren itzulpena da, Euskal Herria Sozialista aldizkariarekin batera argitaratua, 2010. urtean.

sábado, 14 de febrero de 2015

Eva Forest: ''Diez años de tortura y democracia'' (Euskadiko Amnistiaren aldeko Gestorak, 1987)

FORMAKUNTZA

Liburuak





Eva Forest, 1987


''Diez años de tortura y democracia'' Eva Foresten (1928-2007) 1977. eta 1987. urteen zehar Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren aurkako Estatu espainolak garatu eta areagotutako errepresioa aztertzen duten hainbat idazkiren bilduma da, Euskadiko Amnistiaren aldeko Gestorek argitaratua.

viernes, 13 de febrero de 2015

''Pedro eta Kapitaina'' (Mario Benedetti, 1979)

LITERATURA

Antzezlanak



Mario Benedetti, 1979

''Pedro eta Kapitaina'' Mario Benedetti (1920-2009) idazle uruguaitarrak 1979. urtean torturaren inguruan eginiko antzezlana da.