''Martxoak
3: atzo eta gaur bide bakarra'' Donostiako EHUn eskuragarri egondako
sinaturik gabeko eskuorri bat da, ESI taldeak digitalizatua eta bere
blogean argitaratua, 2013ko martxoaren 4an.
Bonolaguntzekin ateratako dirua apirilean inprimatuko ditugun bi liburuen gastuetara bideratuko da:
-gure Ildo Teorikoa, momentu honetan martxan dagoen eztabaida prozesuaren ondorio, dohainik banatuko dena.
-''Marxismoa eta nazional auzia'' (Stalin, 1913), gure liburuxken Klasikoak bildumako lehenengoa, non komunismoaren lan teorikoak euskaraz argitaratuko ditugun.
''Manifiesto
de San Andrés'' PNV bezala berriro batuko ziren Comunión
Nacionalistatik nagusiki eta Aberritik ateratako hainbat militante
kritiko (eta independiente ere) abertzale eta ezkertiarrek eratutako
Eusko Abertzale Ekintza – Acción Nacionalista Vasca (EAE-ANV)
alderdiaren sortze manifestua da, Bilbon (Bizkaia) 1930eko azaroaren
30ean sinatuta.
Boltxe
kolektiboak
EAE-ANVko militante historiko den Antxon Gomezi egindako elkarrizketa
da, bere alderdiaren ilegalizazioa eta bertako hainbat militanteen
(bera barne) 10 urteko espetxe zigorra eskatuko duen epaiketaren
harira, 2015eko otsailaren 19an bere weborrian argitaratua.
''Sozialismo utopikotik sozialismo zientifikora'' Friedrich Engelsek (1820-1895) bere ''Eugen Duhring jaunak zientzian egindako subertsioa'' (1878) lanaren, geroago ''Anti-Duhring'' bezala ezagututa, hautatutako hiru kapitulu osatzen dute, bere egileak berak berrikusiak.
Hau, Federiko Engels Fundazioaren itzulpena da, Euskal Herria Sozialista aldizkariarekin batera argitaratua, 2010. urtean.
''Diez años de tortura y democracia'' Eva Foresten (1928-2007) 1977. eta 1987. urteen zehar Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokaren aurkako Estatu espainolak garatu eta areagotutako errepresioa aztertzen duten hainbat idazkiren bilduma da, Euskadiko Amnistiaren aldeko Gestorek argitaratua.