jueves, 30 de abril de 2015

''Manifestu Komunista'' (Karl Marx eta Friedrich Engels, 1848)

FORMAKUNTZA

Komunismoaren klasikoak



Karl Marx eta Friedrich Engels, 1848

''Manifestu komunista'' Karl Marxek (1818-1883) eta Friedrich Engelsek (1820-1895) idatzitako lan teoriko irauiltzaile nagusietako bat da, Liga Komunistaren eskakizunez bere programa izateko eta 1848ko otsailean argitaratua lehenengo aldiz.

Hau, Federiko Engels Fundazioaren itzulpena da, Euskal Herria Sozialista aldizkariarekin batera argitaratua, 2007. urtean.

lunes, 27 de abril de 2015

''Herri Batasuna 1978-2008. 30 urte... ta aurrera'' (espainolez)

FORMAKUNTZA

Liburuak



2008

''Herri Batasuna 1978-2008. 30 urte... ta aurrera'' liburuak HASI, ANV, LAIA eta ESB alderdiek 1978. urtean hauteskunde koalizio bezala osatu zuten eta 1986an alderdi ezkertiar eta abertzale bilakatu zenaren eta bere ondorengoen 30 urteetako historia jasotzen du.

Edizio hau espainolez dago.

miércoles, 8 de abril de 2015

''Askatasunaren Ibilaldia'' (1978)

FORMAKUNTZA

Liburuak



1978

''Askatasunaren Ibilaldia'' Amnistia eta Askatasunaren alde Euskal Herrian zehar 1977. urtean buruturiko mobilizazio historikoaren kronika jasotzen duen liburua da, Jokin Apalategi lanaren koordinatzailea izanik, Elkarrek argitaratua 1978an.

martes, 7 de abril de 2015

''Entrevista de Boltxe al Movimiento Pro Amnistía'' (Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2015)

GAUR EGUN EUSKAL HERRIAN

Elkarrizketak




Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2015

Boltxe kolektiboak Amnistiaren Aldeko Mugimenduari egindako elkarrizketa da, Puerto eta Algeciraseko espetxeetara Amnistiaren aldeko Martxa 2015eko apirileko 11rako antolatu duela eta, 2015eko apirilaren 6an bere weborrian argitaratua.

sábado, 4 de abril de 2015

''Marxismoa eta nazio-auzia'' (Stalin, 1913)

FORMAKUNTZA

Komunismoaren klasikoak





Stalin, 1913

Stalinek 1912. eta 1913. urteetan zehar idatzitako lan honetan, nazioa zer den definitzeaz eta mugimendu nazionalen izaera identifikatzeaz gain, materialismo dialektikoan oinarrituz garaiko sozialdemokraziaren adar ezberdinek tokian toki nazio-auziari proposatutako erantzunak aztertzen ditu eta, azkenik, Estatu errusierarentzako konponbidea azaltzen du.

Gure liburuxkak: ''MARXISMOA ETA NAZIO-AUZIA'' (Stalin, 1913)

MARXISMOA ETA NAZIO-AUZIA

Stalin, 1913

IRAULTZA GARAIA liburuxkak
(Klasikoak bilduma)
Itzultzailea: Pello Oxandabaratz
Lehenengo edizioa: 2015eko apirila
Orrialdeak: 110
Tamaina: 17X12 zm
Prezioa: 5 euro
(Salmenta puntuetan 6 euro)


Tamalez, gutxi dira euskaldunok gure hizkuntzan irakur ditzakegun pentsamendu marxistaren lan idatziak. Horregatik, gure ekimenak argitaratuko dituen liburuxken artean Klasikoak bilduma osatzea ezinbestekoa dugu, eta Pello Oxandabaratzen lan eskuzabalari esker, hasiera eman diezaiokegu zerrenda horri gaurkotasuna galdu ez duen izenburu batekin: MARXISMOA ETA NAZIO-AUZIA.


Eskuratzeko:


-formatu digitalean dohainik (pdf-ra esteka)
-gure salmenta puntuetan EHn zehar (ikusi zerrenda)
-gure ekitaldietako mahaietan
-gure helbide elektronikora idatziz etxera bidaltzeko
 (iraultzagaraia@gmail.com)

LIBURUXKAK (atala)

 IRAULTZA GARAIA, 2016
 Iruñea, 2016ko maiatza







-Txabi: hitzaz eta ekintzaz
 Iruñea, 2017ko martxorako


 


-Marxismoa eta nazio-auzia
 Stalin, 1913
 Itzultzailea: Pello Oxandabaratz
 Iruñea, 2016ko maiatza

-Iraultza proletarioa eta Kautsky damutua
 Lenin, 1918
 Itzultzailea: Jon Kortazar
 Iruñea, 2016ko azaroa












-Ta Power txostena
 Thomas ''Ta'' Power
 Iruñea, 2016ko azaroa


(eleberriak)


-La sangre de noviembre
 Isi Caballero
 Iruñea, 2016ko azaroa


BESTE ARGITALETXEETATIK


-El marxismo y la cuestión nacional vasca

 Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta, 1974
 Itxaropena argitaletxea - Zarautz, 1977

jueves, 2 de abril de 2015

''El Socialismo vasco y el Frente Nacional'' (Txabi Etxebarrieta, 1967)

FORMAKUNTZA

Idazki historikoak



Txabi Etxebarrieta, 1967

''El Socialismo vasco y el Frente Nacional'' Txabi Etxebarrietak (1944-1968) Goiri ezizenaz sinatutako idazkia da, Zutik! 44. zenbakian argitaratua (1967ko urtarrila), non Euskadi Ta Askatasunaren (ETA) Bulego Politiko berriak (bera barne) V. Biltzarreko lehenengo zatian onartutako ildoa azpimarratu nahi zuen.

''Sozialismoa eta Abertzaleen Batasuna (Frente Nacional)'' (Txabi Etxebarrieta, 1967)

FORMAKUNTZA

Idazki historikoak




Txabi Etxebarrieta, 1967

''Sozialismoa eta Abertzaleen Batasuna (Frente Nacional)'' Txabi Etxebarrietak (1944-1968) Goiri ezizenaz sinatutako idazkia da, Zutik! 44. zenbakian argitaratua (1967ko urtarrila), non Euskadi Ta Askatasunaren (ETA) Bulego Politiko berriak (bera barne) V. Biltzarreko lehenengo zatian onartutako ildoa azpimarratu nahi zuen.