martes, 26 de mayo de 2015

''EHBILDUren ''Bakerako Euskal Bidea''-ren harira'' (Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua, 2015)

GAUR EGUN EUSKAL HERRIAN

Iritzia





Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua, 2015


''EHBILDUren ''Bakerako Euskal Bidea''-ren harira'' Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Sortu, Eusko Alkartasuna, Aralar eta Alternatibak osatzen duten koalizioak argitaratutako txostenari buruz egindako balorazioa da, bere blogean 2015eko maiatzaren 25ean argitaratua.

Aipatutako txostena: Bakerako Euskal Bidea (EHBILDU, 2015)
                                   (pdf - www.berria.eus)

martes, 12 de mayo de 2015

''Amnistiaren aldeko gutuna'' (141 euskal errepresaliatu politiko, 2015)

FORMAKUNTZA

Idazki historikoak



141 euskal errepresaliatu politiko, 2015

''Amnistiaren aldeko gutuna'' 2015eko maiatzaren 11n Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren blogean zein beste komunikabide askotan argitaratutako 93 euskal errepresaliatu politikoek sinatutako idazkia da. 2015eko ekainaren 15ean, atxikimendu epea luzatu zela eta, osotara 141 sinadura jaso zituen.

lunes, 11 de mayo de 2015

IRAULTZA GARAIA ekimenaren salmenta puntuak (behin behineko zerrenda)

IRAULTZA GARAIA ekimenaren
SALMENTA PUNTUAK

Nafarroan
Iruñea: KATAKRAK
            (Kale Nagusia 54)

Bizkaian
Bilbo: ZIRIKA!
         (Erronda kalea 12)

Gipuzkoan
Donostia: KAXILDA
               (Easo plaza 2)

Orereta: MIKELAZULO
             (Beheko kalea 4)

miércoles, 6 de mayo de 2015

Berriro eskuragarri: ''El marxismo y la cuestión nacional vasca'' (Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta, 1974)

EL MARXISMO Y LA CUESTIÓN NACIONAL VASCA

Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta, 1974


Itxaropena argitaletxea
Espainolezko edizioa: 1977
Itzultzailea: Paulo Iztueta
Orrialdeak: 241
Tamaina: 20,3X13,9 zm
Prezioa: 5 euro
(salmenta puntuetan 6 euro)


Jokin Apalategiren eskuzabaltasunez, Paulo Iztuetarekin batera idatzitako ''El marxismo y la cuestión nacional vasca'' liburuaren ehunka ale jaso ditugu. IRAULTZA GARAIA ekimenak gogotsu zabalduko du Euskal Herrian zehar liburutegi publikoetan, dokumentazio zentruetan zein gure salmenta puntuetan euskal lan teoriko iraultzaileen artean klasiko bat dena, berriro Euskal Herri Langileak eskuragarri izan dezan.


Eskuratzeko:

-gure salmenta puntuetan EHn zehar (ikusi zerrenda)
-gure ekitaldietako mahaietan
-gure helbide elektronikora idatziz etxera bidaltzeko

 (iraultzagaraia@gmail.com)

martes, 5 de mayo de 2015

''HITZAZ ETA EKINTZAZ'' Txabi Etxebarrietaren biografiaren aurkezpena Bilbon (ekainak 19, 19:00etan Zirikan)

Ekainaren 19ean, Txabi Etxebarrieta (1944-68) militante independentista sozialistaren hilketaren 47. urteurrenetik egun batzuetara, IRAULTZA GARAIA ekimenak argitaratu behar duen bere biografia aurkeztuko du Bilboko ZIRIKAn (Erronda kalea 12), 19:00etan.

Bertan salgai egongo da 5 eurotan, Euskal Herrian zehar ditugun salmenta puntuetan bezala, eta dohainik gure blogean (pdf-n) ekainaren 7tik aurrera.



IRAULTZA GARAIA liburuxkak, 2015
(Seme-alabak bilduma)