jueves, 23 de junio de 2016

Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida (2): Mikel Errok Arranomendiri

Euskal Iraultza Sozialistaren eztabaida

Erlaitza blogean Arranomendik argitaratutako


idazkiari Mikel Errok egindako iruzkina (2016-VI-17):

Etapismoa ala ezkerkeria? Ez bata, ez bertzea. Euskal Iraultza Sozialistaren estrategia!

Euskal abertzale iraultzaile sozialisten arteko eztabaida estrategikoa maha gainean dago, bi ikuspegien inguruan: Euskal Iraultza Herrikoia lehen urrats gisa, ala Euskal Iraultza Sozialista lehentasun bezala.

Bi ikuspegi estrategikoen arteko eztabaidak bizantino samarra ematen ahal du, azken finean bi jarrerek onartzen dute bertzearen osagaia. Euskal Iraultza Sozialistaren lehentasuna defenditzen dugunok prozesu horrek tarteko faseak ukan litzakeela onartzen dugu:

“Kontua ez da, beraz, Euskal Iraultza Sozialistaren bidean tarteko urratsak beharko direla ukatzea. Tarteko urrats horiek taktikari dagozkio baina. Horregatik ezin dira aurreikusi, ez guztiak, behintzat. Taktikak, estrategiake z bezala, koiuntura konkretu bati erantzun behar diolako. Horregatik, koiuntura aldatzen denean, taktira berraztertzeko beharra dago eta, agian, hau goitik behera aldatzekoa ere bai. KAS alternatiba taktikoa da honen adibide argia. Planteatu zenean, 1970 hamarkadaren amaieran indar-metaketarako tresna ezin hobea izan zen. Denboraren poderioz, baina, izaera hori galduz joan zen. Baldintza objektiboen aldaketagatik, alde batetik. Eta, bestetik, errebisionismo eta erreformismoaren eraginagatik.

Orain, planteamendu taktikoek estrategia iraultzailearen menpe egon behar dute. Eta uste dugu frogatu dugula Euskal Iraultza sozialista izango ala ez da izango. Ondorioz, edozein proposamen taktiko Euskal Iraultza Sozialista planteamendu estrategikoari doitu behar da eta ez alderantziz. Areago, une honetan lehentasuna ez da estrategia zehaztea. . Ez eta, oraindik gutxiago, taktika. Oraingo lehentasuna, berriz, da euskal herri langilearen sektore borrokalariena eta ideologia aldetik aurreratuena iraultza sozialistaren beharraz jabetzea. Euskal Herrian Euskal Iraultza Sozialista egitasmoan zehazten dena Sektore hau ideologikoki indartu eta biltzeko, ENAMSI eraikitzeari begira. Lehentasuna une honetan, beraz, borroka ideologikoa da. Zapaltzaileen zein Sozialdemokrazia Abertzalearen aurkakoa.” IRAULTZA GARAIA. Euskalduntasun Iraultzailea.62-63. orr.

Eztabaidan sakontzeko asmoa dut hurrengo egunetan, bainan gogoeta ttiki bat: Euskal iraultza herrikoiaren ildoan kokatzen zen KAS alternatiba. Norbaitek planteatzen du gaur egun lau herrialdeen arteko AUTONOMIA ESTATUTUA, orduan eskatzen zen bezala? Zergatik ez? BATASUNAk egin zuen horren aldeko kanpaina ttiki bat, Loiolako prozesuaren garaian.. Baina gaur egun INDEPENDENTZIAren alde ari gara denok… Gure Esku Dago izan ezik, jakina!

Gauza bera gertatzen da Sozialismoarekin. Langile klasearen bizi baldintzen hobekuntza eskatzen hasiko gara orain? Hori zen KAK alternatiban ageri zena. Hasierako eskakizunak hagitzez zehatzagoak ziren, baina…

40 urte hauetan ez da deus ere aldatu Euskal Herrian? Klase osaera eta euskal formazio soziala ez dira kanbiatu? Egoera zehatzare azterketa zehatza. Eta oinarri ekonomikoaren analisia, Kapitalismoaren bilakaera konkretuaren ikerketa konkretua…

Eztabaida zabalik dago…

No hay comentarios.:

Publicar un comentario